DANTZA, MUGIMENDU ETA INPRO

Garagardo bat eskuan bakarrik dantzatzen duten pertsona horietakoa zara?
Beti nahi izan duzu dantza eskola batean apuntatzea baina lotsa pixka bat ematen dizu?
Ez al duzu aurkitu zure aukeretara egokitzen den ordutegi edo talderik?
Ariketa pixka bat egin eta ondo pasatu nahi duzu?
Langabezian zaude, eta zerbait ezberdina egiteko aprobetxatu nahi duzu?
Zure gorputzaren kontzientzia handiagoa izan nahi duzu?

Klase hauek zuretzat dira, ondo pasatzeko, kontzientzia fisiko gehiago hartzeko, izerditan jartzeko, mugitzeko, lotsa kentzeko, konfiantza hartzeko,
Dantza garaikideaz pixka bat ikastea...


 

ZER EGITEN DUGU KLASSE HAUETAN?

· Manipulazioa eta bikote jarduera, gorputza, hezurrak, pisua, norabideak eta mugitzeko ditugun aukera ugariak ezagutu.
· Norberarenganako eta bestearenganako konfiantza sustatu.
· Mugimenduak sortu eguneroko ekintzetan, keinuetan, testuetan oinarrituz.. Koreografiatzeko aukerak ikusten, mugimendu motak sortzen eta  imajinarioa garatzen
· Pertsona bakoitzak bere mugitzeko modua pertsonala aurkitzeko hainbat tresna erabiltzen ditugu.
· Ikasten duguna praktikan jartzeko, probatzeko, begirada kritikoa garatzeko inprobisazioak.