BITARTEKARITZA

Jendea interesatzen zaigu, ikuskizun batera joaten dena eta ez dena, dantzarekin  esperientziak izan dituena eta inoiz ezer ikusi ez duena.

Eta pertsona horiekin konektatzeko, haien testuingurura hurbiltzen gara, institutura, elkartera edo etxera, eta mugitzera gonbidatzen ditugu, pentsatzera, parte hartu eta beraien iritzia partekatzeko.

Publikoak sortzea da gure helburua, baina baita herritarrak aktibatzea, gorputzak esnatzea eta komunitatea sortzea ere.

 Hemen daude parte hartu dugun proiektuetako batzuk:

Hemen eta Orain-Dantza Eskolara

Dantza garaikidea Lehen Hezkuntzako haurrei hurbilduz Altzaga-Leioa BHIn (Bizkaia).
Bizkaiko Aldundiak diruz lagunduta, 2017 eta 2018.

Masterclass, Barandiaran BHIrekin

"Anotación nº7" sortzeko egoitzaren barruan, mugimendu-masterclass bat eman genuen Barandiaranen DBH J.M Batxilergoko 2. mailan. Leioa, Bizkaia. 2016

HCRM, Kultur Leioa

Inkesta ludikoa Kultur Leioako lagunei, Kultur Leioako programazioaren inguruko iritziak eta proposamenak ezagutzeko. 2017.

Bat, bi eta hiru, Teatro Barakaldo Antzokia

Inkestak, sariak, hitzaldiak eta askoz proposamen gehiago Barakaldo Antzokiko taldearekin elkarlanean, audientziak bere proiektuaren erdigunean jartzeko. 2018.

Zinema zikloa + masterclass

Zine Forum Perseorekin batera, dantza zine ziklo bat antolatu genuen Kultur Leioan apirilean eta masterclass batekin amaitu genuen. 2018.