tierra de nadie

Tierra de nadie Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentiak 2019ko urrian hasitako prozesu sortzaile bat da.

Galdera hauek dira prozesu honen abiapuntua:

-Zer gertatzen da 2 gorputzen tartean dagoen espazioan? Espazio huts bat da?

-Nola elkareragiten gera pertsonak?

-Nola mugitu zaitzaiket ikutu gabe?

-Non hasten da gorputz bat? Eta non amaitzen da bestea?

Hasiera batean, gertutasun eta distantziaren inguruan aritu dira lanean, gorputzaren inguruan dagoen espazio guzti hori ulertzeko, pertzepzioa, zentzumenak, tarteko espazioa, hutsuneak, tarteko espazioaren betetzea...horretarako, entseguetan dinamika ezberdinak egiten dituzte, non presak ez duen lekurik.

Tierra de nadie ez du epe motzean ekoizteko interesik, denboran luzatuko den prozesua izango da, bide eta aukera ezberdinak aurkitzen joan, baita bidean galdu eta berriz ere aurkitu ahal izateko.

Orain arte, jendaurrean hainbat idei eta kontzeptu esperimentatzeko bi aukera sortu zaizkie: Donde yo empiezo, tu terminasargazki erakusketa eta “Periferias”-en site specific-a.