SINOPSIA

Tierra de Nadie inorena ez den lurralde bat da. Ideia horretatik abiatuta, gorputz baten eta bestearen artean dagoen espazioa planteatzen dugu, espazio hori ez da ez zurea ez nirea, baina aldi berean dagokigu. Leku hori esploratzea proposatzen dugu. Mundu onirikoa da, baina gauza errealez egina dago; ez-tokia da, eta ozeanoaren sakonerak, gure inguruko naturak eta gure barruan bizi denak eragiten dute, norberaren sakontasuneranzko bidaiaren metafora gisa.

Tierra de Nadie hizketan ari da printzipio eta amaierez, distantziez, gorputz bat osatzen duten gorputzez eta horien arteko harremanez; idatzi gabeko arauez, bazterrez eta ertzez, topaketez eta desadostasunez; larruz, azala uzteaz, ozeanoaz, apneaz eta korronteez, alde egiteko eta ez itzultzeko gogoz; mugez eta euspenez hitz egiten du, baina, batez ere, Tierra de Nadie gorputzaz, gorputzaz eta bere izaeraz eta gorputzen arteko politikaz hitz egiten du. Izan ere, norena da gorputza?

Tierra de Nadie dantza, ahotsa, zuzeneko musika, natura, giro poetikoak, gorputz arrotzak, soinu oroigarriak eta animaliak ere diren emakumeak dira.

ESPECTÁCULO CANDIDATO A LOS PREMIOS MAX 2024
-Mejor composición musical para espectáculo de danza

SAREAk (Euskal Antzoki Sarea) gomendatutako ikuskizuna

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza eta textuak Eva Guerrero  Koreografia eta interpretazioa Garazi Lopez de Armentia eta Eva Guerrero  |  Musika konposizioa eta interpretazioa Carla Sevilla eta Yolanda Bustillo  |  Jantziak Azegiñe Urigoitia eta Andoni Beitia  |  Eszenografia Silvia Corral  | Argiztapena Arantza Heredia eta Edu Berja  |  Ekoizpena Jemima Cano  |  Komunikazioa Eider Zaballa

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagunduta. Arriaga Antzokiak koproduzitua.
Kurtzio Kultur Etxeak, Zornotza Aretoak, La Nave del Duendek eta Espacio Punto de Fugak lagunduta.

 

BIRA

2023  23 Noviembre. Teatro Arriaga, Bilbao, Bizkaia.

2024  17 Febrero. Amurrio Antzokia. Amurrio, Araba | 22 Febrero. Biteri Kultur Etxea. Hernani, Gipuzkoa | 15 Marzo. Kultur Leioa. Leioa, Bizkaia | 16 Marzo. Social Antzokia. Basauri, Bizkaia | 16 Mayo. Felix Petite. Vitoria-Gasteiz | 18 Mayo. San Agustin.Durango, Bizkaia | 10 Octubre. Muxikebarri. Getxo, Bizkaia | 11 Octubre. Coliseo. Eibar, Gipuzkoa | 8 Noviembre. Lizeo Antzokia. Gernika, Bizkaia | 22 Noviembre. Zornotza Aretoa. Zornotza, Bizkaia.