SINOPSIA
Hasta el último baile dantza garaikidea ikuskizuna da. Testua eta zuzeneko musika uztartzen ditu. Denboraren joanaz, gorputzaren eraldaketaz, absentziez eta oroitzapenez hitz egiten du. Istorio desordenatu bat kontatzen du. Oroitzapenak, beste pertsona batzuen ahotsak, iraganeko kantak eta melodiak, non autobiografia eta fikzioa diren abiapuntuak. Zahartzaroa, gorputza eta gorputzean gelditzen diren arrasto guztiak, hausnartzeko gaiak.
Nola gordetzen dira oroitzapenak nire gorputzean? Zer forma ematen didate jada ez dauden pertsonek? Nola aldatzen da nire gorputza denboraren poderioz? Zer duzu zuk nigan?
Eva Guerrero konpainiaren proposamen honek konpainiaren estetikan sakontzen du, denboraz kanpoko poetikarekin, soinu-espazio iradokitzailearekin, eta zapore nostalgikoa duen istorio fragmentatu batekin.
Hasta el último baile topaketa bat da eta, aldi berean, agur bat. Gorputz asko gorputz bakar batean. Gure oraina eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak. Honaino ekarri gaituztenenen oroimena.
ESPECTÁCULO RECOMENDADO POR SAREA - Red vasca de teatros
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza, koreografia eta argazkiak Eva Guerrero | Interpretazioa eta koreografia Aiala Etxegarai | Konposizio musikala eta interpretazioa Yolanda Bustillo eta Amaia Santamaría | Testuak Eva Guerrero eta Yolanda Bustillo | Laguntzailea Andrés Corchero | Jantzien diseinua Azegiñe Urigoitia | Eszenografiaren disenua Silvia Corral | Argiztapenaren disenua Arantza Heredia eta Edu Berja | Diseinu grafikoa Iñaki Landa | Ekoizpena Jemima Cano | Komunikazioa Eider Zaballa – DOOS Colectivo | Banaketa Teresa Sala
Lankidetza: Arriaga Anztokia
Laguntzaileak: Legamia – Errenteria, San Agustin Kulturgunea-Durango, Social Antzokia-Basauri, Kurtzio Kultur Etxea-Sopela, Coliseo – Eibar, Meatzari Aretoa-Muskiz eta Espacio Punto de Fuga.
Esker onak: Laura Costa, Josu Lekanda, Iria Losada, Abuela Juana Torres, Nerea Alberdi, Txarito Abrisketa, Regina Salazar-Residencia Conde de Aresti, red BIZAN y a todas las personas que hemos entrevistado por contarnos tanto: Coro, Manuel, Alejandro, Adela, Lourdes, «Molli», mi ama, Basi, Antonia, Celia, Tere, Tina, Lurdes, Nekane…
BIRA
2025 13 Noviembre – Teatro Arriaga Antzokia. Bilbao, Bizkaia.
2026 8/2 – Niessen Kulturgunea. Errenteria, Gipuzkoa | 28/2 – Amurrio Antzokia. Amurrio, Araba | 5/3 – Coliseo Antzokia. Eibar, Gipuzkoa | 18/3 – DFeria. Donostia, Gipuzkoa | 27/3 – Kultur Leioa. Leioa, Bizkaia | 12/4 – Torrezabal. Galdakao, Bizkaia | 15/5- Serantes Kultur Aretoa. Santurtzi, Bizkaia | 20/11 –Zornotza Aretoa. Zornotza, Bizkaia