donde yo empiezo, tú terminas

"Donde yo empiezo, tú terminas" argazkiaren eta mugimenduaren arteko uztarketa da.

Eva Guerrerok 2019tik gorputzaren mugen, distantzien eta ertzen inguruan eta erdian geratzen den guztiaren inguruan garatzen duen "Tierra de Nadie" sorkuntza-prozesutik sortzen da.

Erakusketa honetarako, “non amaitzen da gorputz bat eta non hasten da bestea? galderatik abiatzen da eta, testuren eta formen bitartez, espazio ikusezin hori ukigarri egitea proposatzen du.

"Marraztu horizontea zure gorputzean,
eta ni infinitu egingo naiz.
Noraino iristen naiz urrutien eta gertuen artean?
Erdian geratzen den espazioa
lurralde bakarra da nire gorputzaren eta zurearen artean.
Periferia osoa,
nonbait, erdigunean, nirekin".

Eva Guerrero

Kontzeptua Eva Guerrero  ·  Sorkuntza eta interpreteak Garazi Lopez de Armentia y Eva Guerrero  ·  Arte-zuzendaritza Azegiñe Urigoitia  · Argazki zuzendaritza Esther Camacho Cerezo  ·  Ekoizpena Jemima Cano
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza du eta Festival BAD Bilbao, ECCBI Escuela de Creación Cinematográfica de Bizkaia eta Metro Bilbaoren laguntza.