“Hasta el último baile”dantza garaikidea ikuskizuna da. Testua eta zuzeneko musika uztartzen ditu. Denboraren joanaz, gorputzaren eraldaketaz, absentziez eta oroitzapenez hitz egiten du. Istorio desordenatu bat kontatzen du. Oroitzapenak, beste pertsona batzuen ahotsak, iraganeko kantak eta melodiak, non autobiografia eta fikzioa diren abiapuntuak. Zahartzaroa, gorputza eta gorputzean gelditzen diren arrasto guztiak, hausnartzeko gaiak.

Nola gordetzen dira oroitzapenak nire gorputzean? Zer forma ematen didate jada ez dauden pertsonek? Nola aldatzen da nire gorputza denboraren poderioz? Zer duzu zuk nigan?

Eva Guerrero konpainiaren proposamen honek konpainiaren estetikan sakontzen du, denboraz kanpoko poetikarekin, soinu-espazio iradokitzailearekin, eta zapore nostalgikoa duen istorio fragmentatu batekin.

“Hasta el último baile”topaketa bat da eta, aldi berean, agur bat. Gorputz asko gorputz bakar batean. Gure oraina eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak. Honaino ekarri gaituztenenen oroimena.

Estrenaldia

2025 Azaroak 13. Teatro Arriaga Antzokia. Bizkaia.

Luzapena

50´                    

 

Publiko

Gaztea-heldua

 

Argazkiak Eva Guerrero

Zuzendaritza, koreografia eta argazkiak: Eva Guerrero
Interpretazioa eta koreografia: Aiala Etxegarai
Konposizio musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Amaia Santamaría
Testuak: Eva Guerrero eta Yolanda Bustillo
Laguntzailea: Andrés Corchero
Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
Eszenografiaren disenua: Silvia Corral
Argiztapenaren disenua: Arantza Heredia eta Edu Berja
Diseinu grafikoa: Iñaki Landa
Ekoizpena: Jemima Cano
Komunikazioa: Eider Zaballa – DOOS Colectivo
Banaketa: Teresa Sala
Lankidetza: Teatro Arriaga Anztokia
Laguntzaileak: Legamia – Errenteria, San Agustin Kulturgunea-Durango, Social Antzokia-Basauri, Kurtzio Kultur Etxea-Sopela, Coliseo – Eibar, Meatzari Aretoa-Muskiz y Espacio Punto de Fuga.
Esker onak: Laura Costa, Josu Lekanda, Iria Losada, Abuela Juana Torres, Nerea Alberdi, Txarito Abrisketa, Regina Salazar-Residencia Conde de Aresti, red BIZAN y a todas las personas que hemos entrevistado por contarnos tanto: Coro, Manuel, Alejandro, Adela, Lourdes, “Molli”, mi ama, Basi, Antonia, Celia, Tere, Tina, Lurdes, Nekane…

 

Bira

2025   Azaroak 13 – Teatro Arriaga Antzokia. Bilbao, Bizkaia.

2026   Otsailak 8 – Lekuona. Errenteria, Gipuzkoa  Otsailak 28 – Amurrio Antzokia. Amurrio, Araba  Martxoak 5 – Coliseo Antzokia. Eibar, Gipuzkoa  Martxoak 20 – Torrezabal. Galdakao, Bizkaia  Martxoak 27 – Kultur Leioa. Leioa, Bizkaia.