DOOS-en ustez, dantzak mugak hausteko eta beste publiko eta herrialde batzuekin konektatzeko indarra eta gaitasuna du. Horregatik, nazioarteko preskriptoreak Euskadira hurbiltzen dituzten eta euskal dantza beste testuinguru batzuetara eramaten duten proiektuetan laguntzen dugu, eta horrela zubiak, topaketak eta kanalak sortzeko lan egiten dugu.
2018ko azarotik, Montrealen CINARS nazioarteko azoka bisitatu genuenetik, Festival Quartiers Danses jaialdiarekin konektatu genuen, Pyrenart proiektuaren esparruan. Zuzendariak Euskadira eta Doos taldeak Montrealera zenbait bisita egin ondoren, 2020an Molekula antolatu genuen.
Molekula dantza arloko lankidetza eta sinergia proiektu bat da, eta bere baitan hartzen ditu Marie Chouinard konpainiako Valeria Galluciok emandako Masterclass-a, Espacio Punto de Fuga espazioan eman zuena martxoan, udazkenean Euskadin ikusiko den Quebeceko bideo-dantzen erakusketa eta irailean Quartiers Danses online jaialdirako leihoa.
Begiratu gure agenda, Quartiers Dansesi esker online dantzaz noiz eta non gozatu jakiteko edo Berta Subiratsek Molekularako aukeratutako bideo-dantzak pantaila handian ikusteko.
Gainera, sorkuntzan, mugikortasunean eta I will be Everything edo Pyrenart bezalako audientziak batzen dituzten proiektu europarren parte gara.