SINOPSIA
ENTRE CUERPOS kalerako edo espazio ez-konbentzionalerako dantza garaikideko pieza bat da.
Proposamena distantziez, ertzez, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez hitz egiten duen bidaia bat da; larrua uzteaz hitz egiten du; ozeoanoa, apneak eta korronteak, mugak eta euspenak nabarmentzen ditu.
Inoren lurraldea ez da ezein herrialde edo pertsonarena ez den lurraldea. ENTRE CUERPOS ideia honetatik abiatzen da. Eta hortik, gorputz baten eta bestearen artean dagoen espazioa zurea eta nirea ez den baina aldi berean geurea den espazio gisa planteatzen du.
Ikuzkizun honek "Tierra de Nadie" aretoko ikuskizuneko materialak biltzen ditu, eta gorputzaren, bere izaeraren eta gorputzen arteko politikaren gainean eszenaz hitz egiteko sortu da.
Izan ere, norena da gorputza?.
TALDE ARTISTIKOA
Zuzendaritza Eva Guerrero | Koreografia eta interpretazioa Garazi Lopez de Armentia eta Eva Guerrero | Musika sorkuntza Carla Sevilla eta Yolanda Bustillo | Jantzien diseinua DOOS Colectivo | Argazkia Curruscu | Ekoizpena Jemima Cano | Komunikazioa Eider Zaballa
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua da, Arriaga Antzokiaren koprodukzioarekin eta Kurtzio Kultur Etxeak, Zornotza Aretoak, Punto de Fuga-k eta La Nave del Duende-k lagunduta.
BIRA
2024 Azaroak 15. Labo XL. Donostia, Gipuzkoa ESTREINAILDIA | Urriak 18. Tzan Tzan Jailadia. Barrundia, Araba AURRESTREINAILDIA